XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kristiñau ona ta zintzoa izan-nai dot.

Gogarte onetan neure asmo au sendotu ta indartu bedi....

Zeruko Ama maitatia: lagundu egidazu....

Aingeru Jagolea....

Gurutzeko Paul deuna... neure alde, arren, otoi....

Gertakizuna olantxe egin zeinke.

2.- Gogartea: Jazoeraren irudipena: Bigarren atal onetan ogetamaika irakurkizun daukazuz.

Lantzian bat astiro-astiro irakurri egizu... liburua itxi ta irakurri dozun guztia, zeure begien aurrean jazoko ba'litz lez, zeure irudimenaz, ikusteko alegiñak egizuz.

Ausnartzea: (Adimenaren egin-bearra ta lana) Orrenbesteko nekeak daroazan ori, nor da?.

Edozelako gizon utsa ete da?.

Ez, ez da gizon utsa, Jaungoiko biziaren Seme jatorra baño... Jesukristo... gugaitik gizon egiña... (ekin adimenaz).

Zelako neke, atsekabe ta oñazeak ete daroaz?.

(Irakurri dozuzanak gogoan erabilli).

Norgaitik jasaten edo sufriduten ete dauz?.

Gugaitik, gure onerako, gure pekatuen parkamenerako; gu Jaungoiko-seme egiteko; zerurako eskubidea guri emoteko....

Zelan ete daroaz?.

Ixil-ixilik, eroapen edo patzientzirik andienaz....

Zenbat eta zelako irakatsi ederrak damostazan.

Oñaze ta neke-miñak zelan eroan bear diran, nik orain arte ez dot jakin....